XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, ura ikasi eta erabili bertze guziak baño geiago eta obeki.

Artan egin irakurgai eta idazkai guziak; gero ta ikasiago agertzeko.

Ortarako bearrezkoena, euskaldun letradunek elkarren artean erabiltzenago duten izkuntza izan dadin euskara; bertzeenaz euskararenak egin du.

Euskara eusten laguntzeko, eskolak ongi, idaztiak obeki, irakurgaiak ederto.

Baño etxean etxekoekin eta atean kideko eta lagunekin baldin ari ezpagera, beldurtzeko da alper izan ez daizten bertzeak.

Orgatik deitzen naute nigarti edo gaitz-aldeko (pesimista) euskarari buruz ari naizelarik.

Ez uste gero, nik ez ditudala onartzen eta ederresten euskarari buruz egiten diran lanak eta asmoak.

Baño beldur naiz leen bezela geldi gaitezen.

Orgatik etzait aski goraka ta espantuka asteko.

Egia da.

Euskaldun guziak batean bildurik ere, lanik aski izanen dugula euskara bizi den lekuetan eusteko.

Baña nik diotana baldin egiten ezpada, euskara galdu edo galtzer den errietan ez dugu deusik eginen.

Guzien lanak eta guzien soin-buruak bear lirezke Nafarroako sorkaldeko errietan, angotarrak euskaldun biurtzeko.

Sorkaldetik iparraldera baditugu orañik Ustarrotz, Sarazaitzu, Aezko, Artzibar, Erroibar.

Lan onik egin ezkero ¿nork daki?.

- Erri onetan euskara piztutzeko esaten zigun Abad de Iturbeltz jaunak, euskar-egunak, euskar-jaiak eta alako pizgaiak erri orietan bear lirezkela.

Euskeraren adiskideak otoizten ditu ortarako.

Alde askotara lan egin bear dugula, jakina.

Errialde guztietan bere duten izkuntza galtzer zutelarik eta piztu baldin badute, leenik izandu da letradunek euskaldundu direlakotz.

Lagun arrontetara eta xeetara ez dira gauzak edatzen edo zabaltzen, erabiliz-erakutsiz baizik.

Euskara erabili ta erakutsiaz, bide batez bi mandatu egiten ditugu.

Leenik, gu euskaraz ikasiagoak, eta gero laguneri erakutsi ziñesko euskaldunak garela.

Baldin orrela jokatzen ezpadugu, ez da guretzat elbururik eta ez bide egiterik, baizik bide erdian gelditzea, gogoa erori eta asperturik.

Euskaldun letradunen artean pitz bageneza biotzeko gar ori euskaraz, aditzeko aldez eta moldez, orduan ez ginuke beldurrik: elduko gara poliki-poliki edo lasterka; elburua joko dugu.